Harrobiako  ikasleak  “Don´t  Be  Dummy”  saria  jasotzen

Harrobiako ikasleak “Don´t Be Dummy” saria jasotzen

Orain dela hilabete pare bat Harrobiako Kirol- egokitzapen fisikoko, Marketin eta Publizitateko eta 3D eta bideo-jokoak zikloetako ikasleek “Don´t Be Dummy” lehiaketan parte hartu zuten eta ikastetxe kategorian BIGARREN SARIA lortu zuten.

Atzo, ekainak 18, Txurdinagako Trafikoa Kudeatzeko Zentroan sari banaketa izan zen eta hemen ikusten ditugu gure ikasleak saria jasotzen. Zorionak guztiei!

 

MSS1_Kirikiño MSS1_Betiko MSS1_Begoñazpi MSS1_Begoñazpi MSS1_Begoñazpi
Orientazio  saioa  Informatika  zikloko  ikasleentzat

Orientazio saioa Informatika zikloko ikasleentzat

Atzo, maiatzak 30, Informatika zikloko bigarren mailako ikasleek taldeko orientazio saio batetan parte hartu zuten. Jardunaldi honetan Harrobiako ikasleek zein ikasle ohiek Marketina, 3D, Kirola, Aplikazioen Garapena eta Sistemen Administrazioa zikloetan ikasitakoa azaldu zieten eta zalantzak argitu zizkieten. Aurten, Txorierri Politeknika Ikastegiko Telekomunikazioak zikloko ikasle bat ere etorri da bere esperientzia azaltzera.

Eskerrik asko Borja, Liher, Adrián, Julen, Asier eta Ibai zuen kolaborazioagatik!

Informatikako  ikasleek  toma  elektrikoak  instalatu  dituzte  gela  batetan

Informatikako ikasleek toma elektrikoak instalatu dituzte gela batetan

SARE LOKALAK lanbide moduluan ikasitakoa praktikan jarri dute Informatika zikloko lehenengo mailako ikasleek eta Harrobiako gela batetan toma elektrikoak instalatu dituzte. Modu honetan, bertan dauden portatilak egun osoan zehar erabiltzeko aukera izango dugu.

OFIMATIKA eta INGELERA moduluetan egindako instalazioaren inguruko bideoa hemen ikus dezakezue.

Eskerrik asko egindako lanagatik!

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!