TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

Guraso  bilera  Harrobia  ikastolan

Atzo, irailak 20, arratsaldeko seietan heziketa zikloetan matrikulatutako ikasleen gurasoekin bildu ginen HARROBIAn. Zuzendariak ongi etorria eman zien areto nagusian eta ikastolako aurkezpena egin zuen. Ondoren beraien seme-alaben tutorearekin taldeko bilera egin zuten gelan, burutzen ari diren ikasketen inguruko informazio zehatza ezagutzeko. Taldearen egoerari buruz ere galderak egon ziren eta nahiz eta edukiekin zailtasunen bat […]

Gehiago irakurri
Harrobiako  ikasleen  arteko  elkar  ezagutza  sustatzen  Sopelako  hondartzan

Irailaren 14an (ostirala) Harrobiako ikasleekin Sopelako hondartzara joan ginen zenbait ekintza egitera. Urtero, Kirola zikloko bigarren mailako ikasleak dira elkar ezagutza sustatzeko ekintzak proposatzen dituztenak. Eguraldi onak eta parajeak eskaintzen dituzten aukerak kontutan izanda, oso goiz atsegina pasatu genuen alde batetik bestera korrika, saltoka eta barre eginez. Argazki albuma ikusi.

Gehiago irakurri
Bost  plaza  libre  ‘Marketina  eta  Publizitatea’  zikloan!

2018-2019 ikasturterako matrikula egin dezakezu HARROBIAk eskaintzen duen Marketina eta Publizitatea goi mailako zikloan. Enpresek eskatutako soslairik handienetako bat da! Informazioa eskatu idazkaritza@harrobia.net helbidean. Bost plaza baino ez daude! OHARRA: ‘Mikroinformatikako Sistemak eta Sareak’, ‘Egokitze-fisikoa’ eta ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ heziketa zikloetan matrikula beteta dago.

Gehiago irakurri

copyright © 2018 by Harrobia Ikastola. All rights reserved

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

Aviso de cookies