TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

Bost  plaza  libre  ‘Marketina  eta  Publizitatea’  zikloan!

2018-2019 ikasturterako matrikula egin dezakezu HARROBIAk eskaintzen duen Marketina eta Publizitatea goi mailako zikloan. Enpresek eskatutako soslairik handienetako bat da! Informazioa eskatu idazkaritza@harrobia.net helbidean. Bost plaza baino ez daude! OHARRA: ‘Mikroinformatikako Sistemak eta Sareak’, ‘Egokitze-fisikoa’ eta ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’ heziketa zikloetan matrikula beteta dago.

Gehiago irakurri
ERASMUS+  praktikak  bukatu  dituzte  Harrobiako    lau  ikaslek

Ekainaren 21an (osteguna), ERASMUS+ praktikak bukatu zituzten Kiroleko zikloko Iker eta Enara eta Informatikako Adrian eta Eder. Hiru hilabetetan zehar Italian eta Erresuma Batuan sektoreko enpresetan praktikak egin dituzte. Familiekin eta enpresan oso gustura egon dira, ibilaldiak egiteko aukera izan dute eta jende asko ezagutu dute. Esperientzia ezin hobea!

Gehiago irakurri
LH  Duala  programan  hasi  dira  Harrobiako  lau  ikasle

Ekainaren 18tik Harrobiako lau ikasle 2018-2019 ikasturteko LH Duala programan parte hartzen ari dira. Mariñek, 3D zikloko ikasleak, TECNALIA enpresan urte beteko BEKA dauka ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatzeko; Maitanek, Marketina zikloko ikasleak, CURVES enpresan urte beteko KONTRATUA dauka online eta offline marketina planifikatu, programatu eta exekutatzeko; Enekok, Informatika zikloko ikasleak, ASTI […]

Gehiago irakurri
Informatika  zikloko  ikasleek  eguraldiaren  neurketa  egin  dute

2017-2018 ikasturtean, erdi mailako informatika zikloko ikasleek, eta Noelia bereziki, ETHAZI metodologiaren erronka bezala, euri kantitatea, tenperatura, presioa, hezetasuna eta eguraldiarekin zerikusia duten gainerako parametroak neurtu dituzte. Proiektua Agenda 21en baitan kokatzen da eta ikastolak goiko terrazan duen estazio meteorologikoari esker jaso dira datuak. Datozen urteetan jasotako informazioarekin eguraldiaren bilakaera ezagutu ahal izango dugu. Hona […]

Gehiago irakurri

copyright © 2018 by Harrobia Ikastola. All rights reserved

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

Aviso de cookies