Urr. 4, 2019 | LH DUALA, Uncategorized
Irailean eta urrian, Harrobiako beste bost ikasle 2019-2020 ikasturteko LH Duala programan hasi dira BEKA bitartez. Guztira, 11 ikasle daude programa honetan: Kiroleko 2 neska eta 3 mutil; Marketineko neska bat eta 2 mutil; 3Dko 2 mutil eta Informatikako mutil bat.
Liherrek (3D), HARROBIA FUNDAZIOA enpresan ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatuko ditu; Oierrek (Kirola), GIMNASIO URTZI enpresan ekintza zuzenduak eta entrenamenduak egingo ditu; Borjak (Marketina), GEMAZING TOP enpresan online eta offline marketina planifikatu, programatu eta exekutatuko ditu; GAITUZ SPORT enpresan, Unai kirol begiralea izango da eta Mikel marketineko eginkizunak izango ditu.
Harrobiatik berriz ere eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.
Eka. 17, 2019 | LH DUALA, ZIKLOAK
Gaur, ekainak 17, Harrobiako sei ikasle, hiru neska eta hiru mutil, 2019-2020 ikasturteko LH Duala programan hasi dira.
Ikerrek, 3D zikloko ikasleak, TECNALIA enpresan urte beteko BEKA dauka ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatzeko; Yaizak, Marketina zikloko ikasleak, SOLID VIRTUAL enpresan urte beteko KONTRATUA dauka online eta offline marketina planifikatu, programatu eta exekutatzeko; Egoitzek, Informatika zikloko ikasleak, ASTI LEKU ikastolan urte beteko KONTRATUA dauka IKT arduradunekin batera mikroinformatika sistemak instalatu, konfiguratu eta mantentzeko; Iraidek eta Uxuek, Kiroleko zikloko ikasleek, CURVES enpresan urte beteko KONTRATUA daukate egokitzapen fisikoko entrenamenduak egiteko; Diegok, Kiroleko zikloko ikasleek, BAI GYM enpresan urte beteko KONTRATUA dauka ekintza zuzenduak eta entrenamenduak egiteko.
Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik; esperientzia oso aberasgarria dudarik gabe.