Jornadas de “Software Bilduma 2017” en Harrobia ikastola

por | May. 15, 2017 | Sin categorizar

Pasadan astean, Harrobia Ikastolan antolatutako “Software Bilduma 2017” jardunaldietan parte hartu zuten Itxaropena ikastolak (Trapaga), Aresketa ikastolak (Amurrio) eta Urretxindorra ikastolak (Bilbo).

Guztira, DBH4 mailako 100 ikaslek parte hartu zuten hiru ordutako iraupena izan zuten jardunaldi hauetan. Goi mailako heziketa zikloei buruzko orientazio saio bat jaso ondoren 3D zein Kirola zikloko ikasleek antolatutako dinamika ezberdinak burutu zituzten. Bukaeran, proiektuaren arduraduna den Joseba Bilbaok eta “Mikroinformatika Sistemak eta Sareak” erdi mailako heziketa zikloko bigarren mailako ikaslea den Xarles Goitizek antolatutako tailer praktikoa egin zuten. Guztion balorazioa oso positiboa izan zen.  Argazki albuma ikusi.

http://harrobia.net/proiektuak/software-bilduma-2017 helbidean proiektuaren aplikazioa eta informazio guztia aurkituko duzu.

Zure ikastetxean doakoa den jardunaldi hau antolatu nahi izatekotan, ondorengo estekan dagoen formularioa baino ez duzu bete behar: https://docs.google.com/a/harrobia.net/forms/d/e/1FAIpQLSeHKwpfVBrCs8tMkhoDeOcFBhYGnMBf45B1O5c7fsaw6xsHlg/viewformSW bilduma)

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.