KINNETC 2 –  Esperientzia bisual erreaktiboa baten garapena

KINNETC 2 – Esperientzia bisual erreaktiboa baten garapena

Bibrazioak. Gau Zuria 2022 Bilbao. Kale instalazioa artistikoa.

Proiektu honi esker Kinnect 2 teknologia erabiliz software aplikazio espezifiko bat garatu dugu. Alde batetik sensorizazio landu duguna, hau da: pertsonen kokapena detektatzea kapaza dena, denbora errealan eta erantzun zuzenarekin.

Bestetik, enpresak nahi zituen zehaztasun grafikoak, irudi erreala eta areagotutako elementu grafikoak,  parte hartzen zuten pertsona horietan proiektatu, eta beraien arteko interaktibitate ere grafismoarekin adierazi.

Bi alderdi kontuan hartuta garatu da aplikazioa, alde batetik sensorizazioa: pertsonen kokapena detektatzea du helburu, baita beraien arteko hurbiltasuna ere, Kinnect 2 gailua eta bere software erabilita. Ondoren, bi pertsonen kokapena detektatuta, enpresak nahi zituen zehaztasun grafikoak errealitate areagotuan kokatu behar izan genituen: pertsona bakoitzari pelota bat isladatu edo proiektatu behar zitzion eta bi pertsonak lotuko zituen marra ere sortu behar zen. Zuzeneko erreakzioa jaso eta berehalako emaitza eman behar zuen aplikazio honek.

Bestalde pantaila 3 zatitan banatu genituen: batean pertsonen irudi erreala eta areagotutako elementu grafikoak gehituta. Beste atalean beltzetik zurira dijoan proiekzioa, non instalazioan kokatzen diren bi pertsonen urruntasunaren arabera kolorea aldatzen doa, urrun daudenean beltza ikusiko da eta gerturatzean berriz txuria. Hirugarren atalean, partikula sistema bat zegoen 2Dn proiektatuta eta beraien abiadura pertsonen kokapenaren distantziarekiko esponentziala zen.

 BERRIKUNTZA

Kinnectarekin gauza berriak garatzea beti du nahitanahiezko ezagutzen berriketa bat. Normalean erabiltzen ez den hardwarerra da, non trakeo eta sensoralizaio desberdina erabiltzen diren: input-etarako ez dituzu normalean erabiltzen duzun teklaua, xagua edo mandoa erabiltzen. Inputa kasu honetan, pertsonen kokapena da, eta hau oso berritzailea eta esperimentala da. Gainera kalean eta publikoarentzako sortutako kale instalazioa bat izanik, fidagarria eta zehatza izan behar zuen, pertsonen kokapena modu egokian hartu behar ditu. Bestalde, pantailan ikusten ziren hiru elementuak modu egokian ere ikusi behar ziren.

Laburbilduz, horrelako eskaparate-aplikazioa egiteko aukera gutxi izaten ditugu eta hauek garatzea ikasketarako eta ezagutzen berzikletarako aukera ezin hobea da, batez ere horrelako hardwareekin lan egiten dugunean. https://logelamultimedia.com/works/instalations/bibrazioak/

Tknikako taldea Norbegian

Tknikako taldea Norbegian

VR 2020 proiektuaren babespean, Tknikako langile eta kolaboratzaileak diren Amagoia Zubia, Ander Erguin, Susana Espilla, Josu Cobelo eta Ander Mendiak, Norbegiara joan dira 2022ko martxoko azken astean.
Han, Nome Vocational School eskola norbegiarreko eta Riveria VET eskola finlandiarreko beste irakasleekin, VR/AR/XR bitarteko hezkuntzarako praktika onak partekatu dituzte.
Esperientzia baliogarria izan da. Herrialde bakoitzak hezkuntza arloan VR/XR/AR teknologiak zelan erabiltzen dituen ezagutu dute, baita herrialde hauetako hezkuntza sistemak ezagutu ere.
Bertako esperientziaren berri laister izango duzue.
3D irakaslegoa Norbegiara doa bertako VR-a eta irakaskuntza lotutako proiektuan

3D irakaslegoa Norbegiara doa bertako VR-a eta irakaskuntza lotutako proiektuan

Datorren hilabetean, 3D-ko irakasleak eta Tknikako ikertzaileak diren Ander Mendia eta Josu Cobelo Norbegiara doaz VR2020 proiektu europarrearen kontextuan. VR2020 proiektu europarra, Finlandia, Norbegia eta Euskal Herriko lanbide heziketako zentruez osatuta dago. Helburua, amankomuneko praktika onak ezagutzea eta elkarren artean VR-a irakaskuntzan gero eta gehiago ezartzea da. Norbegiako bisitan, Harrobiak egindako 10 VR experientzia baino gehigoko aurkezpena darama, eta “horizon workrooms” elkarlanean aritzeko workshop-a prestatu du. Bertako esperientziaren berri laister izango duzue.

 
JMA enpresak XR teknologiak ezarri nahi ditu Harrobia Ikastola eta Tknika-ren eskutik 

JMA enpresak XR teknologiak ezarri nahi ditu Harrobia Ikastola eta Tknika-ren eskutik 

JMA, mundu mailan giltzak fabrikatzen dituen enpresarik handienetarikoak enpresa digitalizazio prosezu batean murgilduta dago, XR teknologiak ezarri nahi ditu beraien hainbat prosezuetan, eta horretarako Harrboia ikastolara urbildu ziren.

3 Bilera izan ondoren hondokoa da aurkitutako beharrak/soluzioak:
JMA giltza fabrikazio prosezuan giltza modelu bakoitza egiteko tornoak eta makinak kalibratu behar dira, denbora luzea eskatzen duen prosezua izanik. Horretan 3D eskarrak eta VR teknologiak denbora murristen lagundu lezake.
Horretaz gain, munduan zehar fabrikak eta giltzen kopiak egiten dituzten makinak eta langileak dituzte. Euskal Herritik guzti horien kudeaketa, mantenua eta asistentzia egiteko, hololens bezalako AR betaurrekoak asko lagundu dezakete ere.
Azkenik, beraien formazio prosezuetan VR-a eta 360 bideoak erabiltzea interesgarria izan daitekeela argitu genuen.
Harrobia, JMA eta Tknikan izan genituen bilerak.
Dibulitoon Metaverso eta NFT mundura hurbilketa 

Dibulitoon Metaverso eta NFT mundura hurbilketa 

Dibulitoon, euskal 3D animazio produktorea dena eta Bostnan, enpresen hobekuntza prosezuak garatzen dituztenak, Harrobia ikastolara hurbildu ziren gure Metaversoan eta NFT munduko ezagutzak jasotzera.
Euskal industria Metaversora eramateko gogoetarekin etorri zitzaizkigun Bostnan eta Dibulitoon-eko lagunak. Horretarako bi bilera antolatu genituen bata online eta bestea Tknikan, teknologia berri hauei buruz gure ezagutzak jakinarasteko.
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.