Harrobia Ikastolako ikasleek Erasmus esperientziari bukaera eman diote

Harrobia Ikastolako ikasleek Erasmus esperientziari bukaera eman diote

Harrobia Ikastolako Erasmuseko ikasleak, Bilbon bueltan daude europar abenturari bukaera eman ostean.

Gure ikasleak, 3 hilabetez egon dira esperentzia honetaz ikasten eta disfrutatzen; Marketin zikloko hiru ikasle eta bat Informatikakoa.

Pasadan astean Harrobiara hurbildu ziren azken paperak entregatzera eta haien esperientzien berri ematera.

Dudarik gabe, ahaztu egingo ez duten esperientzia!

Erasmuseko esperientziak

Erasmuseko esperientziak

Erasmuseko ikasleen esperientziak orain arte:
 
  •  Gorka Macarro (MKT):
 
“Nire enpresa ‘Vicenza Marathon’ deitzen da. Atletismo klub bat da, mundu osoan zehar maratoiak korritzen dituzte. Batez ere, sare sozialak (Instagram eta Facebook) eta Excel-ak (datu baseak) egiten ditut. Zenbait asteburuetan Marathonetara joaten naiz, antolatzera eta sare sozialetarako argazkiak/bideoak ateratzeko. Etxean, 65 urteko Italiar jaun batekin bizi naiz, informatikoa da. Donostiako mutil batekin partekatzen dut gela, Joseba deitzen dena.”
 
  • Nahia Mentxaka (MKT):
 
“Ni Irlandan nago; zehazki; Cork-en .
Praktikak Plus10 coworking empresan egiten ditut ; eta hamen sare sozialak eramaten ditut, ikerketak egiten ditut , web gunea aztertzen dut, etab… Bestetik excel eta canva dira nire erraminta erabilgarrienak. Ni Douglas-en bizi naz etxe batean beste bi neskekin. Bata Uxue da Haur hezkuntza in dauena eta bestia Patrizia da Marketina eta Merkataritza ein dauena. Uxue eta Patrizia ere praktikak egiten hari dira; haurtzaindegi baten eta Te denda baten. Hirurak batera lehengo hilabetean Cork ikertu genuen; bai lekua; bai jendea. Eta horrela hainbat toki eder ezagutu ditugu; Cobh , Irlandako itsaslabarrak…”
 
  • Eñaut Maruri (MKT):
 
“Hasiera kaxkar bat eta gero dena ondo doala dirudi. Hizkuntza dela eta, Ingelesarekin moldatu beharko, zeren Alemaniera apur bat zaila da 😅 baina apurka apurka pare bat hitz ulertzen ditut.
 
Etxeen kontua: 3 aldiz aldatu gintuzten pixuz eta lehen egunak Hotel kutretxo baten igaro genituen, gure azken pixua bilatzen zeuden eta.
 
Lana dela eta hasiera batean Kriptodiruen enpresa batean jarri zidaten non etxerako lanak bidaltzen zikidaten eta gero ezertarako ez duel balio esaten zidaten. Orduan bertoko gure begiralearekin hitz egin eta aldatzea lortu nuen. Baina enpresa berri hortan, hirugarren adinekoentzako erresidentzia kate bat bezalakoa zen, eta orduan erresidentzia batetik bestera eramaten gintuzten ( ni eta beste bi pisukide) papel batzuk betetzeko. Bizpa hiru ordu egin eta guretzako lan gehiagorik ez zeukatenez batzuetan etxera bidaltzen gintuzten, beste batzuetan ehundaka fotokopia ateratzen, artxibadoreak ordenatzen….. Eta ikusten duzun bezala ez neun Marketineko ezer egiten, orduan etxean komentatu nuen eta justo nire pisukide baten enpresako Marketin departamenduko mutilak, bere lana utzi zuen eta nire aukera irisi zen. Denekin hitz egin eta gero baietza lortu eta orain Steel Vintage Bikes-en lanean nago.
 
Berton, Instagram kontuak eramaten ditut (bi dauzkate, bat bizikleta dendakoa eta beste bat Kafetegikoa), beraten web orrialdean ere parte hartzen dut: bizikleeti argazkiak atera, editatu eta salgai jarri, gero kafetegian barruan denda bat daukate eta dependientetzat ere egiten dut.
 
Uste dut azkenean dena bideratu dela eta itxura ona hartzen dihoala.”
 
  • Koldo Garcia (Informatika):
 
“Kaixo, Koldo naiz, Harrobiako mikroinformatika eta sareko ikaslea naiz. Erasmus programarekin praktikak egitea erabaki nuen eta hau da Italian izan dudan esperientzia. Vicenza, hau da 3 hilabete hauetan bizi naizen hiria, 5 gelakiderekin bizi naiz, 18-23 urte tartekoak; Claudia, Nerea, Aitor, Oskar eta Urtzi. Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak ere badira.
 
Vicenza 110 mila biztanle ditu eta Gizateriaren Ondare da. Vicenzan hotz handia egin ohi du baina oso hiri eguzkitsua da. Schio, IRIMI enpresan praktikak egiten hari naizen herria, Vicenzatik ordu bat trenez dago (goizeko 7:09-tan hartzen dudala). IEIMI enpresa-administrazioko softwarea ekoizten, kontrolatzen eta saltzen duen enpresa da. Denetariko lanak egiten ditut, esaterako, sistemak administratzea, ordenagailuak konfiguratzea, enpresaren sarearen mapak egitea, programatzea, HTML ere…
 
Baina ez da lana bakarrik, asteburuetan bidaiatzen saiatzen gara eta.”

 

Confebask-ek antolatutako ENPRESA&LH ekitaldian parte hartu du Harrobiak

Confebask-ek antolatutako ENPRESA&LH ekitaldian parte hartu du Harrobiak

Abenduaren 4an (asteazkena), 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketan titulatuei Lantokiko Prestakuntza Kurtsoaren diplomak banatu zizkien Confebaskek Bilboko Euskalduna Jauregian.
Eduardo Zubiaurre-k, Cristina Uriarte-k eta Eduardo Aretxaga-k 26. ekitaldiaren ongi etorria egin ondoren Roberto García (Electro Alavesa) eta Mikele Uranga (Egile Corporation), Lanbide Heziketako ikasleak, haien esperientzia kontatu ziguten.
Harrobiako Informatika eta Kirola zikloetako ikasleek parte hartu zuten LH Dualeko, Erasmus+ planeko eta LPK-ko diplomak jasoz.
Zorionak eta eskerrik asko Aingeru, Jon, Goienetxea, David, Imanol, Alejandro, Markel, Oier, Asier eta Noelia zuen kolaborazioagatik!

Euskararen nazioarteko eguna 2019 Euskararen nazioarteko eguna 2019 Euskararen nazioarteko eguna 2019
Harrobia ikastolako hiru ikasle sartu dira ERASMUS+ planean

Harrobia ikastolako hiru ikasle sartu dira ERASMUS+ planean

Lanbide heziketa ziklo bakoitzaren bigarren urtean praktikak egiten dira enpresetan. Praktika hauek ERASMUS+ planaren barruan atzerrian egiteko aukera dago. Urtero, gure ikasleak animatzen ditugu plan honetan parte hartzeko; giro desberdin eta berri batean 14 aste egotea oso aberasgarria da eta beraien heldutasun mailan nabaritzen da.

ERASMUS+ plana herrialde desberdinetan burutzen da ikaslearen hizkuntza maila kontuan hartuta. Otsailean, Erresuma Baturara joango dira Kiroleko zikloko Peio eta 3D zikloko Iker; Informatika zikloko Asier Portugalera joango da. Zorionak guztiei!

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.