Hasiera » Enpresak » TKGUNE Sormen Industriak

TKGUNE Sormen Industriak

Lehen Arretan iraultza eragiten (2019/11/25)

TKguneOsatzen, Familia Medikuntza eta Komunitarioaren Euskal Sozietateak, natura zientifiko eta profesionala duen irabazi gabeko asmorik erakundea da. Urtero jardunaldi batzuk antolatzen ditu etengabeko hobekuntzarako ezagueraren kudeaketan duen konpromisoa gauzatzeko, beti ere zorroztasunez eta independentziaz. Aurten hala ere, taldeari garrantzi gehiago eman nahi izan zaio, eta honela sortu dute Euskadiko Lehen Arretatako Lankidetza I. Jardunaldiak. Harrobia Ikastolak, TKGune programaren bitartez, edukien zabalkuntzaren optimizaziorako eta marka posizionamendurako komunikazio berrikuntza estrategikoan kolaborazio bat garatzeko aukera izan dugu.

Berrikuntza estrategikoa (2019/10/31)

GaituzSportGizartean inkusioa bultzatzeko eta sustatzeko estrategia berritzaile baten lorpenean, Fundación GaituzSport Fundazioarekin batera, Komunikazio eta Marketinaren esparruetan ikerketan eta garapenean lan egiten ari gara.

Erronkez eta ilusioaz betetako proiektu hau, TKGune programari esker burutzen ari gara.

Koko-Joko, gure euskarazko bideo joko kuttuna! (2019/10/23)

KOKO_JOKO

Berri onak ditugu! TKgune programaren barnean, Eider Eibar margolari eta ilustratzailearekin batera Harrobia Ikastolak garatzen ari den Koko-Joko bideo jokoak Eusko Jaurlaritzaren Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko dirulaguntza eman diote.

Koko-Jokoren bitartez, gazteengana iristeko, marrazkigintzari duen balioa emateko eta ezagutzen ditugun marrazketa teknika desberdinak baliatzeko eta Kokoen filosofia (betiko sorkuntza/logika arauekin apurtu eta aske pentsatu eta erabakiz ondo pasatu eta eraiki) helarazteko aukera izango dugu. Horretarako, Kokoak eta Io izango ditugu Koko-Jokoren protagonistak.

 

Gaurkotze zientifiko eta teknologikorako bultzakada  (2019/10/07)

TKgune

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako irakasleak zientzia eta teknologiaren arloan, 2019ko ekitaldian ikastetxe eta enpresen arteko lankidetza-proiektuekin, eguneratzeko eta trebatzeko dirulaguntzak atera ditu. Harrobiak bertan parte hartuko du.

Berrikuntza, hobekuntza eta lehiarkotasuna bultzatuz (2019/09/26)

Tkgune

TKgune, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten ikastetxeen artean, Harrobia Ikastola dago. Sare hau Eusko Jaurlaritzak jarri du martxan punta-puntako Lanbide Heziketako ikastetxeen laguntzarekin batera, helburu estrategiko zehatzak lortzeko batez ere Berrikuntza Teknologikoaren eta Sistema Adimenduaren arloetan, Euskadiko enpresekin batera berrikuntza, hobekuntza eta lehiakortasun lortzeko edo hobetzeko.

Helburu hauen bilakaeran, TKGuneko sarea osatzen dugun 35 ikastetxeko zuzendari eta arduradunok, Lanbide Heziketari aplikatuko ikerketa eta berrikuntzako zentroan, TKnikan, bildu gara 2019-2020 ikasturtean landuko ditugun helburuak eta jarduerak eztabaidatu eta ezartzeko.

 

TKGUNEren bidez, LH-Euskadiko Ikastetxeok osatzen dugun sareak gure baliabideak, instalazioak eta metatu dugun jakintza enpresen eskura, ETE-en esku bereziki, jartzen dugu ELKARLANEKO PROIEKTUen bidez berrikuntza sustatzeko eta elkarrekin ikasteko.

36 zentro partehartzaileok bost TKGUNE antolatuta gaude: 1. Automozioa, 2. Automatizazioa, 3. Energia, 4. Fabrikazioa eta 5. Sormen Industriak.

HARROBIAk SORMEN INDUSTRIEN TKGUNEA-n parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak finantzatutako jarduera da.

 

.eus domeinuaren instalazio interaktiboa (2019/06/26)

Entornos VirtualesHemen dugu Harrobia ikastolak industria sortzaileen Tkgunearen bitartez garatutako instalazio interaktiboa, San Mameseko metro eta tren geltokiaren barruan. Instalazio hau ekainaren 28rarte egongo da ikusgai eta .eus domeinuaren abantailak ezagutzeko aukera izango duzu.

 

 

Julen Armendariz-en 3D proiektua (2019/01/28)

Entornos VirtualesHemen dugu Julen Armendariz, 3D-ko ikasle ohiak bezero batentzat egindako abatarra; Felicity , emakume langile eta gizakoiaren sormena. Gure ikasle ohiaren lanaz eta prozesuaz gehiago jakin nahi izanez gero egizu klik hemen.


“Lehen Mundu Bira” Animazio pelikulerako mugikor eta tabletentzat joko aplikazioa (2018/11/10)

Entornos VirtualesAndroid EUS: https://bit.ly/2FDgkma

iOS EUS: https://apple.co/2KIhZL9

ANDROID ES: https://bit.ly/2RGMh1o

iOS ES: https://apple.co/2JacX6Z

 

Depurfiltech TkGune Proiektua (2018/10/05)

Entornos VirtualesFiltroak egiten dituen empresa baterako iragarkia egin genuen. Horretarako Iñigo Maestrok marrazkia egin zituen eta hauek 3D ingurune batean sartu zituen, baita postprodukzioko herramintak erabilita dana atondu ere. Ideia originala bezeroarena zan baina Storyboard-a Ander Mendiak egindakoa. Ahotsa Zurinek grabturikoa. https://depurfiltech.es/es/video-depurfiltech.

 

 

Bizkayapp TkGune proiektua (2018/09/26)

Entornos VirtualesBegira Bideoko Larraizt Zuazok zuzenduriko iragarki baterako Ander Mendiak marrazkiak egin zituen. Marrazkia hauek, ostean, Larraiztek berak animatu zituen After Effects erabilita. Iragarki hau foru aldundiko BizcayApp zerbitzua jakinarazteko egin zen. http://begirabideoak.eus/soluciones-audiovisuales/biscayapp/

 

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!