Harrobiako irakasleak “no-code” tresnetan trebatzen dira

Harrobiako irakasleak “no-code” tresnetan trebatzen dira

Informatika zikloko irakaslea den Nagore, Bizkaia Enpresa Digitalak Zamudioko Parke Teknologikoan antolatutako “No-code fenomenoa” 3 ordutako jardunaldian parte hartu zuen.

Imanol Terán kontsultorearen eskutik gailu mugikorrentzako aplikazioen eta webguneen garapenaren esparruan iraultza ekarriko duten tresnak ezagutu zituen.

Zalantzarik gabe, ikasleekin klasean erabiliko ditugu tresna hauek baina baita Harrobiako langileok ere gure eguneroko lana automatizatzeko.

Errealitate birtuala eta Bideo-Jokoak

Errealitate birtuala eta Bideo-Jokoak

PROIEKTUEN AURKEZPEN EKITALDIA

Harrobia ikastolako 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak zikloan garatu diren proiektu aipagarrienak topagune formatu berri batean aurkeztuak izan dira. Honetan, ikasturtean zehar egin diren proiektu ikusgarrienak eta bikainenak, Errealitate Birtuala edo Bideojokoak bezalako teknologia berrietan interesa duten enpresa esanguratsuei aurkezteko aukera izan dugu.

Ekitaldi honen bitartez, ikastetxeak erabiltzen dituen erraminta berritzaileenak erakusteko aukera izan dugu, baita TKNIKA proiektuei esker garatutako ikerketa-lan interesgarriak eta TKGune programaren barruan egiten diren proiektuak jasotzen dituzten abantilak azaltzeko aukera ere izan dugu.

Alor desberdinetako hamabi enpresa gonbidatu dira ekitaldi honetara eta interes handiz parte hartu dute. Hauen artean nabarmentzen ditugu: Last Tour International, Basurtoko Medikuntza eta Erizaintzako Irakasgunea, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Saila, Etorkintza Fundazioa eta Bilboko Udaletxeko ordezkariak.

Bizkaiker lan-demografiaren maparen aurkezpena

Bizkaiker lan-demografiaren maparen aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua Sustatzeko Zuzendaritzak “Bizkaiker lan-demografiaren mapa” aurkezteko deia egin du eta han egon da Harrobiako orientatzailea. Teresa Laespada (Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru-diputatua) eta Sara de la Rica (Iseak Fundazioko zuzendaria) ekitaldiaren aurkezpenaren arduradunak izan dira. 80 lagun baino gehiago elkartu gara Bizkaiker-Enpleguko Politika Aktiboen diseinu arrakastatsua kuantitatiboki eta kualitatiboki bultzatzen duen tresna berriaren aurkezpenean.

Informatika taldeko familiekin orientazio saioa egin dugu Harrobian

Informatika taldeko familiekin orientazio saioa egin dugu Harrobian

Informatika taldeko familiekin ordubeteko orientazio saioa egin genuen Harrobian. Ikasturte hasierako gurasoen bileran egindako eskaerari erantzuna ematea beharrezkoa zen eta ikasle gehienek goi mailako ziklo bat ikasi nahi dutenez aukerak aztertu eta zalantzak argitu genituen Harrobiako orientatzailea den Vickyren eskutik. Informatikako zikloaz gain, badaude 3D, kirola eta marketina egin nahi duten ikasleak. Horregatik, ostegunean, otsailak 6, egingo dugun ate irekietan ere parte hartzeko gonbidatu genituen.

Harrobiako Kiroleko ikasleek Zunba Gold-eko Saioa bat gidatu dute

Harrobiako Kiroleko ikasleek Zunba Gold-eko Saioa bat gidatu dute

Harrobiako Egokitzapen Fisikoko ikasleek Zunba Gold-eko ordubeteko saio bat gidatu zuten San Jose de Calasanz Ikastetxean. Eskeini zizkiguten baliabideak primerakoak izan ziren: musika ekipoa, mikrofonoa, bozgorailuak… Frontoi osoan primeran entzun zen!! “Bizitzari Kantua” erronka barruko ekintzetariko bat izan zen. Gure ikasleak oso ondo egin zuten nahiz eta 100 pertsona inguru mugitzea erreza ez izan.
Eskerrik asko Calasanzeko langileei ekintza aurrera eramateko egin zuten esfortsuagatik!!
Eta zorionak gure KIROLEKO ikasleei!!

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.