Urriaren 21an Artelatz elkartea izan genuen Harrobiako marketin eta publizitateko zikloan. Hauek 1991 urteaz geroztik daramatzate ingurumen alorrean lan egiten, haien helburua ingurumeneko arazoen eta konponbideren berri ematea da, kontzientzia hartzeko.

Artelatz, Bilboko udalarekin batera gazteei zuzendutako birziklapen kanpaina batean lan egiten ari da eta marketin zikloko ikasleok kanpainan parte hartuko dugu. Hori dela eta, Juan Unzueta, proiektu honen arduraduna, hitzaldi bat eman die Marketineko ikasleei, kanpainaren inguruko lan prozedura kontatuz eta Ecovidriok parte hartu duen kanpainen inguruko informazioa partekatuz.

Plazer bat izan da. Asko eskertzen dugu proiektu interesgarri hauetan parte hartu ahal izatea!

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.