Harrobian aldaketa metodologikoan murgilduta gaude

by | Api. 12, 2019 | Uncategorized

Apirilaren 10 ean (asteazkena), Ikastolen Elkarteak antolatutako Praktika Onen VI. Jardunaldian parte hartu zuen Harrobiak. Lanbide Heziketa eskaintzen duten Zurriola, Ibaizabal, Txoerri, Arizmendi, Oteiza eta Tolosako Inmakulada ikastolekin batera erdi mailako zikloetan aldaketa metodologikoa egiteko aukerak aztertu genituen eta zentroetan espazioak berrantolatzeko beharraz hausnarketa egin genuen Aitor Axperen eskutik.

Aldaketa metodologikoaren ildoari jarraituz, martxoan hasita, astero saio bat antolatu dugu Harrobian zikloen arteko esperientziak partekatzeko. Gainera, ikasturte osoko iraupena duen Tknikako Ikaskuntza Koordinatzailea prestakuntza jasotzen ari da Harrobiako Ikasketa Burua. Gure apustua argi da eta irakasle taldearen inplikazioa ere bai. Hau bai ekipo ona!

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.