TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Informazioa
  • DVDa eta aplikazioak
  • Parte hartutako ikastetxeak
  • Bideoak eta elkarrizketak
  • Zozketa
  • Babeslea

Badira hamaika urte inguru, Bilboko Harrobian kalitatezko Lanbide Heziketa euskaldunaren alde apostua egin genuela. Ildo horri eutsita, euskarazko software librearen tresnak DVD batean bildu ditugu berriki. Aipatu DVDan, aplikazioen inguruko informazioa, instalatzeko botoiak eta azalpenak aurki daitezke. Horrez gain, bideoak, azalpenak eta jokuak ere badaude.

Harrobiako irakasle eta ikasleen xedea euskarazko software librearen tresnak ikastoletako zein ikastetxeetako ikasleen artean ezagutaraztea eta erabiltzera animatzea da. Horretarako, Bizkaiko ikastoletan zein ikastetxeetan DBH 4. mailako ikasleei “Software librea euskaraz 3.0” inguruko hitzaldi bat eskaintzen diegu. Mintzaldia amaitzean, ikasleek jarduera txiki bat burutzen dute. Jardueran parte hartzen duen ikasle orok ekainaren 23an egingo den “tablet” baten zozketan parte hartzeaz gain, euskarazko software librea biltzen duen DVD bana doan jasoko du.

Harrobiako informatika saileko Joseba Mirena Bilbao-k prestatu duen DVD honetan, besteak beste, bulegotika lantzeko, pelikulak ikusteko, musika entzuteko, mekanografia lantzeko, posta kudeatzeko, interneten fitxategiak partekatzeko, lagunekin txateatzeko edota interneten nabigatzeko egunero erabili ahal dugun softwarea biltzen da. DVDaren prestaketan Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak informatikako heziketa zikloko ikasleek parte hartu dute bai DVDan bildutako softwarea aukeratzen zein aplikazioa diseinatzen.

Era berean, DVDan ere software pribatiboaren euskarazko bitartekariak (esaterako, Windows sistema eragileak euskaratzeko bitartekariak) zein software librea gazteleraz (esaterako, antibirusak) aurki daitezke. DVDan biltzen den material hori guztia Interneten aurki daiteke modu isolatuan; beraz, gure lana hori guztia euskarri bakar batean biltzea eta aplikazioen inguruko informazioa aplikazioan sartzea izan da.

Informazio gehiago honako Informatika kontuak blogean aurki dezakezue.

Zure ikastetxean jardunaldia antolatu nahi izatekotan formularioa bete.

DVDaren ISO irudia deskargatu. DVDa zure ordenagailuan jaitsi ondoren, DVD batean erre behar duzu InfraRecorder moduko aplikazioren bat erabilita. DVDa PC WINDOWS sistema eragiletan erabil daiteke. DVDa zabaltzeko jarraibideak honako hauek dira:

  • Sartu DVDa zure ordenagailuaren DVD ROM unitatean.
  • Aplikazioa berez abiaraziko da. Horrela gertatu ezean, zabaldu DVD direktorioa eta egin klik bikoitza “SW_LIBREA_3_0.exe” aplikazioan.
APLIKAZIOEN ZERRENDA
“Software librea euskaraz 3.0” DVDan honako aplikazio hauek aurki daitezke:
1. SOFTWARE LIBREA EUSKARAZ
Audio-editorea Birtualizazioa Datu-baseak Deskargak
Audacity VirtualBox AppServ Amule, µTorrent, Vuze, Ares
Disko-grabatzailea Fitxategi-konpresoreak FTP bezeroa Web-nabigatzailea
InfraRecorder 7Zip, IZarc FileZilla Client Mozilla Firefox
Irudi editoreak Mekanografia Multimedia-bihurgailua Multimedia-erreproduzigailuak
Gimp, XnView Klavaro, Tux Type, Ktouch, Artypist Format factory VLC, XBMC, BSPlayer, MPCStar
Musika on-line Ofimatika PDF irakurgailuak PDF sortzailea
Songr, GrooveShark LibreOffice, AbiWord Adobe Reader, Evince, SumatraPDF PDF Creator
Posta-bezeroa Txateatzeko bezeroak Hiztegiak Zuzentzaile ortografikoa
Thunderbird aMSN, Pidgin EuskalBar, HiztegiBar Xuxen: ofimatika, nabigatzaileak
Sistema eragileak Komunikazioak Sare sozialak Blogak
Ubuntu Ekiga Tuenti, Facebook, Twitter Blogak.com, Blogari.net, WordPress
Web-aplikazioak Liburu elektronikoak On-line jokoak
Moodle, Wikipedia Calibre
2. Software pribatiboaren euskara bitartekariak
Web-nabigatzaileak Ofimatika Sistema eragileak Komunikazioak
Internet Explorer 7, 8, 9 MS Office 2003, 2007, 2010 MS Windows XP, Vista, 7 Skype
3. Software librea erdaraz
Antibirusak Deskargak Disko-partiziogileak Web-nabigatzaileak
AVG Free Edition, Avast!, VTZilla Video DownloadHelper, JDownloader, GrooveShark Downloader EASEUS, GParted Google Chrome, Opera
Musika on-line Segurtasun-kopiak Komunikazioak Web-aplikazioak
Spotify Areca Qutecom Dropbox, Google docs
PDF editorea Jokoak
Xournal Pingus, X Moto, Ace Combat 3, Super Tux Kart, Cross Fire
4. Bideoak
SW librea SW librea euskaraz SW librearen errezetak SW librea hezkuntzan
Euskarazko SW librea GNU-LINUX Ubuntu-ren compiz bitartekari grafikoa Ubuntu-ren compiz bitartekari grafikoa II
Ubuntu instalatzea Ubuntu-n aplikazioak instalatzea
5. Aurkezpena 6. Harrobia 7. Software libre biltegiak 8. Egilea
9. Aurkibidea, lizentzia eta iturburu-kodea

Boulevard”-eko elkarrizketa.

Onda Vasca”-ko elkarrizketa.

 

Hamaika TB-k egindako elkarrizketa:

Euskadi Irratiko @bildua saiorako egindako elkarrizketa:

2014ko ekainaren 23an egindako “ENERGY TAB 10.1” tableta baten zozketan, Bihotz Gaztea ikastolako Aitor Sarria Mentxakari egokitu zaio.

Zorionak Aitor!!!

Hemen daukazue zozketaren bideoa:

zozketa3

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako ekintza. Bizkaiko Foru Aldundia

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved