TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Zer da?
  • Helburuak
  • Abantailak enpresentzat
  • Abantailak ikasleentzat
  • Gure ikasleak
Lanbide Heziketa Dualak ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu enpresa eta ikastetxeetan, batzuen eta besteen arteko lankidetzaren bitartez.

Ikasleek enpresan egingo duten formakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloko lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrenbestez, enpresan egindako lan horiek, produkzio-emaitza ez ezik, ikaskuntza bera ahalbidetu behar dute, bai eta, azken finean, lanari dagozkion gaitasunak, espezializazioari dagozkionak, eta enplegagarritasuna hobetzeko bestelako zeharkako gaitasun erabilgarri batzuk eskuratu ahal izatea ere.
Informazio gehiago

Lanbide Heziketa Dualaren helburua Lanbide Heziketako titulu bat lortzeko aukera ematea da, ikastetxeen eta enpresen artean lankidetzan garatzen den ikaskuntza-prozesu baten bitartez.

“Lan eginez ikasi, baina ez lan egin ikasiz”.

LH Dualak gazteak lan-merkatuan sartzeko bidea erraztea bilatzen du, horretarako kalitateko enpleguak sustatuz. Produktu eta ekoizpen prozesuaren ordez langilearen kualifikazioa eta gaitasunari lehentasuna ematen die.
Informazio gehiago

  • Langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen ekoizpen sarearen premietara egokitutakoak eta enpresetako prozesuetan eta kulturan ikasitakoak prestatzen ditu. Horrek enpresen lehiakortasuna areagotzen du.
  • Enpresak programaren bidez pertsonak ezagutu eta hezitzeko sistema bat du.
  • Esperientzia honek enpresako belaunaldi-erreleboa errazten du.

Informazio gehiago

  • Ikasleek benetako lan-egoeretan dute ikasten eta lan-esperientzia handia lortzen.
  • Egindako lanaldiarekiko proportzionala den ordainsaria jasotzen dute, kontratuaren edo hitzarmenaren arabera, eta Gizarte Segurantzan kotizatuz hasten dute bere lan-bizitza.
  • Enplegagarritasuna hobetzen du.
  • Informazio gehiago

Lezuri (2016-2018)

  • ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • ASTI LEKU ikastolan ekainaren 2017tik ekainaren 2018ra urte beteko KONTRATUA du.
  • Eginkizuna: ikasleen artean kirol jarduerak eta euskara sustatzea.

Aser (2016-2018)

  • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • TECNALIA enpresan ekainaren 2017tik ekainaren 2018ra urte beteko BEKA du.
  • Eginkizuna: ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatu.

Julen (2015-2017)

  • ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • METROPOLITAN enpresan ekainaren 2016tik ekainaren 2017ra urte beteko KONTRATUA izan zuen.
  • Eginkizuna: igerilekuan soroslea, ekintza zuzenduen monitorea eta fitness aretoko begiralea.

Gorka (2014-2016)

  • ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • COVE NORTE enpresan ekainaren 2015tik ekainaren 2016ra urte beteko KONTRATUA izan zuen.
  • Eginkizuna: ekipamendu informatikoaren mantenua burutu bai enpresaren zein bezeroaren instalazioetan.

Endika (2014-2016)

  • ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • METROPOLITAN enpresan ekainaren 2015tik ekainaren 2016ra urte beteko KONTRATUA izan zuen.
  • Eginkizuna: igerilekuan soroslea, ekintza zuzenduen monitorea eta fitness aretoko begiralea.

copyright © 2017 by Harrobia Ikastola. All rights reserved

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

Aviso de cookies