Hasiera » Proiektuak » Demola Bilbao

Demola Bilbao

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, enpresen beharrizanei irtenbideak emateko proiektu berritzaileak garatzeko asmoarekin antolatu du programa hau. Erronka horiei erantzun ahal izateko, diziplina anitzeko taldeak sortu dira lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleen eta enpresetako langileen artean, guztiek batera elkarrekin sortzeko prozesu bati ekin diezaioten. Horrela, gazteak enpresa-munduarekin harremanetan jartzeaz gain, proiektu berritzaileen garapenean ere parte hartuko dute.
Bilbon 2018ko maiatzaren 24an. BIGARREN edizioa. Ikasleek gaur aurkeztuko dituzte Demola Bilbao programaren baitan enpresek planteatutako erronkei aurre egiteko irtenbideak. Prentsa oharra irakurri.

Bilbon 2017ko maiatzaren 23an. LEHENENGO edizioa. Ikasleek gaur aurkeztuko dituzte Demola Bilbao programaren baitan enpresek planteatutako erronkei aurre egiteko irtenbideak.

Ibon (2017-2018)

  • ‘Marketina eta Publizitatea’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea..
  • Enpresa: Rafael Matias Tejidos.
  • Proiektua: Bezeroaren arreta pertsonala on-line ere eskaintzea.

 

Beñat (2017-2018)

  • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • Enpresa: Gestionet.
  • Proiektua: Estazio metereologiko bat, hiriaren bizigarritasuna neurtzeko.

 

Gorka eta Ibon (2017-2018)

  • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Inguruneak’ goi mailako heziketa zikloko ikasleak.
  • Enpresa: Matrici Soc. Cooperativa.
  • Proiektua: Lantegiaren AR bisita birtual baten garapena.

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.