TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Aurkezpena
  • Plan Singularra
  • FOROA: Jarduera Ekonomikoa Eta Enplegua
  • FOROA: Positiboki Kokatzea
Auzokizuna plana, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoekin Bilboko Udalak hartutako konpromisoa, parte hartzeko prozesu handi baten ondorioa da; horren helburua da diagnostiko eta begirada komun bat edukitzea, baita auzo horietan sustapen sozial, ekonomiko eta urbanistikoko euren jarduera egiten duten askotariko eragileen eta auzotarren ekarpenak ere. Plan bizia da, ezinbestean, eta parte hartzeko ereduari eutsi behar dio inplementazio fasean ere, eta, hala, etengabe ikusi beren ezaugarrien ondorioz esku-hartze beharrean dauden auzo hauen egoera, eta Auzokizuna planean hasieran jasotako ekintzak moldatu eta txertatu.
Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bitartez euren indarrak batu dituzte prestakuntza eta enplegua sustatzeko Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan. Erakunde bien artean ordaindutako proiektu bat da eta auzootan errotutako lau erakunderen laguntza izan du.

Hain zuzen ere, lau erakunde hauek (Harrobia, Sartu, Claretenea y Agiantza), dozena bat prestakuntza-ikastaro emango dituzte aurtengo lehenengo hiruhilekoan. 120 pertsonek parte hartuko dute eta zerikusia izango dute hirian proiekzio handia duten jarduera profesional, komertzial eta kulturalekin.

Plan honek 2019 eta 2010an zehar jarraituko du.

Harrobiak Jarduera Ekonomikoa Eta Enpleguari buruzko foroan parte hartzen du. Bertan honako gaiak lantzen ditugu:

  • Prestakuntza eta enplegua
  • Ekonomia Sustatzea
  • Ekintzailetzari laguntzea
  • Merkataritzari eta ostalaritzari laguntzea
Harrobiak Positiboki Kokatzeari buruzko foroan parte hartzen du. Bertan honako gaiak lantzen ditugu:

  • Elementu bereizgarrien balioa nabarmentzea
  • Parte hartzeko eta komunikazioko estrategia

copyright © 2018 by Harrobia Ikastola. All rights reserved

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

Aviso de cookies