TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

Dantzaldia:  Euskal  pilota,  genero  ikuspuntutik

HARROBIAKO irakasleak Azkuna zentroan ospatu den dantza jaialdi internazionalera joan ziren. Bertan Olatz Gonzalez Abrisketa-ren konferentzia; “Cuerpos desplazados”, Sra. Polaroiska-ren Pilota Girls bideoa eta Judith Argomaniz-en Lauesku aurkezpenak daudelarik. Monografiko hau jarraian gelan aurkeztu eta landuko dute.

Gehiago irakurri
Jardunaldia.  “Kirol  Erakundeak:  Genero  ikuspegian  pentsatu  eta  onurak  sortu”.

Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak, Baske Teamek eta Emakundek urriaren 26an antolatutako jardunaldian HARROBIAko irakasleek parte hartu dute. Jardunaldi honek erakutsi du kudeaketaren eta erabaki-hartzeko eremu guztietan emakumeak eta genero-ikuspuntua sartzeak justizia ez ezik, eta berezko giza-onurarekin batera, erakundeetan ere barne eragin positiboa duela. Jardunaldiak genero ikuspegia erantsi eta etekin hau esperimentatu izan […]

Gehiago irakurri
Emakumeen  kirola:  presentzia  eta  trataera  orotariko  euskal  prentsan  eta  kirol  egunkarietan  15-16ean

Hona hemen gai honen inguruan egindako ikerketa batean ateratako ondorioak: Aldi honetan 15.800 kirolinformazio baino gehiago argitaratu dira; soilik haietako 1.017k (% 6,4k) ematen dute emakumezkoei bakarrik dagokien informazioa. Emakumeen kirolari buruzko informazioen erdiaberri laburrak dira. Emakumeen futbolaren modalitateak bereganatzen du komunikabideen arreta handiena aztertutako aldian. Gaia “lan orientabidean eta formazioa” Lanbide moduluan eztabaidatu dugu.

Gehiago irakurri
Eusko  Jaurlaritzak  federazio  kirolean  berdintasuna  garatzeko  gida  bat  argitaratu  du

Gidan aurkezten den materialak xede du, alde batetik, berdintasunari buruz gogoeta egitea eta kirol erakundeetan zer helburu edo ekintza sustatu eta gara daitezkeen identifikatzea, eta, bestetik, jarduera zehatzak egitea, EAEko kirol federazioetan genero-ikuspegia txertatzea lortzeko. Harrobian gida landuko dugu eta ematen dugun bloke komunaren moduluetan isladatzen saiatuko gara.

Gehiago irakurri

copyright © 2017 by Harrobia Ikastola. All rights reserved