TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

HARROBIAren EGINKIZUNA Euskal gizarteari zerbitzatzea da taxuzko langileak prestatuz; bidenabar, pertsona horiei laneratzeko aukerak eman eta lan-bizitzan zehar hazten lagundu nahi die. Xede hori proiektu kooperatibo batean oinarritzen da, berrikuntzari so egiten diona, enpresa-,  kultur- eta gizarte-ingurunearekin harremanetan dagoena, hizkuntzaren normalizazioarekin  eta egungo gizarteak dituen erronkekin (lan merkatua, jasangarritasuna, genero-berdintasuna, biztanleriaren zahartzea) erabateko konpromisoa duena.

 

HARROBIAn Lanbide Heziketako zentro integratua IZAN NAHI DUGU:

  • Kirolaren eta industria sortzaileen sektoreetan balioa sortzen duena. Horretarako, lanbide-prestakuntzan, euskaran, eskaintzen duten orientazio zerbitzuan eta ezagupenak, trebetasunak eta errekurtsoak partekatzen dituen elkarlan-eredu batean oinarritzen gara.

 

  • Ezagutu gaituztenek eta bertoko instalazioetatik igaro direnek guregana etortzeko aholkua emango duten pertsonak biltzen dituena, eskainitako tratu pertsonalizatuagatik, euskaragatik eta berton lan egiten dugun guztiok erakutsitako profesionaltasunagatik eta engaiamenduagatik.

 

  • Inguruko beste agente batzuekin batera hurbileko erronkei eta beharrizanei erantzuna emateko ahaleginetan diharduena.

copyright © 2017 by Harrobia Ikastola. All rights reserved