TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Tutorizazioa
  • Ikasten jarraitu
  • Enplegunea
  • Ekintzailetza
  • Agenda 21
  • Hizkuntzaren normalizazioa
Heziketa zikloko bi ikasturtetan zehar ikasle talde bakoitzak tutorea izango du. Tutoreak bai ikasleekin baita, behar izanez gero, gurasoekin ere kolaboratuko du, ikasketa prozesua ondo joan dadin; baita ikasleak ikasketak amaitu eta ondorengoa (lanean hasi edo ikasten jarraitu) aukeratu behar duenean ere, baldintza onenetan egon dadin.
Ildo honetan, erdi mailako ziklo batetik goi mailako zikloetara joan nahi baduzu, sarbide proba prestatzen lagunduko dizugu. Goi mailako ziklo batetik unibertsitatean sartzea erabakiz gero, ikasturtean zehar zure noten jarraipena egiten dugu notarik onena lor dezazun eta informazioa (ikastetxeak, sartze notak, epeak,…) eta beharreko izapidetzeak egiten lagunduko dizugu.
Enplegunea lan-poltsa bat da. Ikasle guztien CVak kudeatzen ditugu eta enpresak eta ikasleak harremanetan ipintzen ditugu, lan merkatuan integrazioa erraztuz.
IKASENPRESA

Ekintzailetza sustatze aldera, zikloetako ikasleek enpresa proiektu birtualak egingo dituzte, talde-lanean iniziatibak bultzatuz. Proiektua Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak (Tknika) dinamizatzen du.

URRATS BAT

Enpresa sortu nahi duen ikasleari arreta pertsonalizatua emango zaio. Arreta horretan negozio-plana egiteko laguntza, formazioa eta negozioa martxan ipintzeko azpiegitura minimo bat erraztuko zaio. Zentroak ikastolan sortzen diren enpresen jarraipena ere egiten du. Proiektua Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak (Tknika) dinamizatzen du.

SORTUTAKO ENPRESAK

Orain arte Harrobiako ikasleek/ ikasle ohiek sortutako enpresak:

2012-2013 ikasturtetik aurrera, Harrobiak Bilboko Agenda 21 egitasmoan parte hartzen ari da. Egitasmo horren baitan garapen jasangarriaren eta biodibertsitatearen alde lan egiten dugu.
Euskara gure lan-hizkuntza izaki, Harrobiak eremu guztietan euskararen erabilera sustatzea du helburu. Egitasmo horrek irakasleak, langileak, ikasleak, gurasoak eta enpresak biltzen ditu eta estamentu horien guztien arteko harremanak euskaraz izatea lortu nahi da. Lan-harremanetan eragin nahi dugu bereziki. Egun Harrobiak zilarrezko Bikain zigilua dauka.

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved