TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Notak
  • Lanak
  • Galdetegiak
  • Apunteak
  • Jakinarazpenak

Notak

Lehen laguntzak ARRATSALDEZ 1617 ikusi

Uriola.info aldizkarian EGAko ikasleen idatzia Ibilaldiaren inguruan
Gorputz eta kirol ekintzen goi mailako zikloa ikasi bitartean EGA titulua prestatzeko ikastaroa ahalbideratzen du Harrobia ikastolak. Horretarako, 120 orduko ikastaroa antolatzen dugu euskaltegi homologatu baten esku. Ikastaroa gure ikastolan bertan ematen da arratsaldeko ordutegian. Prestakuntza ikastaroan on-line bidez eginiko ekintzak ere badaude. Hona hemen aurtengo ikasleek Ibilaldiaren inguruan idatzitakoa:
EGA IKASLEAK - 1. zatia EGA IKASLEAK - 2. zatia
Bertso berriak lanaldiari jarriak
LInformatika eta kirol heziketa zikloetako bigarren mailako ikasleei Lan Orientabidea eta Formakuntza modulua irakasten zaie. Lanaldia eta Ordainsaria unitate didaktikoaren jarduera bat langileen eskubideak eta betebeharrak bertsotan ematea izan da. Baten batek BEC-eko finalera helduko ahal da!
 Bertsoak INFORMATIKA  Bertsoak KIROLA
Biodibertsitatea zaindu dezagun!
Agenda 21 proiektuaren baitan, aurten biodibertsitatea dugu gaia. Hori dela eta, hemen uzten dizkizuegu biodibertsitatea zaintzeko ikasleek emandako aholku batzuk.
Euskararen eguna Harrobia ikastolan
Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatu zen. Urtero legez, ikastolan ekintza bat proposatu zen. Oraingo honetan ikasleak hizkuntzarekiko jarrerak aztertzen jarri genituen, Bilbon non egin daitekeen euskaraz, norberak zein egoeratan egiten duen euskaraz eta zeinetan ez duen egiten aukera baldin badauka ere… Bukatzeko, ikasleek, taldeka jarrita eta euren sakeleko telefonoak erabiliz, euskara erabiltzeko egoerak antzeztu eta bideoz grabatu behar izan zituzten.

Gogobetetasun mailaren galdetegiak

Apunteak

Jakinarazpenak

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved