TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Informazio orokorra
  • Ikasketa plana
  • Titulua eta gero
  • Informazio osagarria
  • Ikasleen iritziak
  • Matrikulazioa
Kirola gogokoa baduzu, KES goi mailako kirol-zikloa aukera ona da zure etorkizuna kirol mundura bideratzeko. Etorkizun handiko ikasketak dira, bai lan-munduari dagokionez, bai unibertsitatean sartzeari dagokionez. Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:

  • Entrenatzaile pertsonala.
  • Aisiaren kudeaketa edo kirol-jolasa.
  • Eskolatik kanpoko jardueren koordinatzailea.
  • Osasuna hobetzeko zerbitzua emailea.
  • Monitorea ikastetxeetan, kiroldegietan edo gimnasioetan
  • Kirol hastapeneko begiralea
  • Eskola Kiroleko kudeatzailea
  • Kirol-ekintzen zuzentzailea eta kudeatzailea
  • Musika zein musika gabeko taldeko ekintza zuzenduen gidatzailea
  • Uretako soroslea

Ikusi ikaslearen profila

Egun, gure zentroan:

  • Ikasleen okupazio-tasa %100koa da.
  • Hasten diren ikasleen %100ek titulua lortzen du.
  • Lan egin nahi duten ikasleen %100ek lana lortzen du.
  • Azken promozioan ikasleen %53 unibertsitatera igaro da ikasturterik galdu gabe titulua lortu eta gero. Joera goranzkoa da.

+ GAINERA

Bilbo handian ziklo hau euskaraz ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.

  • HEZIBI (ikasten duzun bitartean lan egin)
  • ERASMUS (LPK – Praktikak atzerrian)
  • EGA/HABE ikastaroak
  • Banakako tutoretza eta orientazioa

Bideoa ikusi.

Informazio gehiago eskatu

FAMILIA: Gorputz eta Kirol Ekintzak
IRAUPENA: 2000 ordu
ORDUTEGIA: 8:30 – 15:00 (irailetik ekainera)

1. MAILA 2. MAILA
LANBIDE MODULUAK Orduak LANBIDE MODULUAK Orduak
Animaziorako Jokoak eta Jolasak 120 Tresna Bidezko Gorputz eta Kirolak 240
Gorputz eta Kirol Ekintza Indibidualak 280 Enpresa Antolatu eta Kudeatu 100
Lehen Laguntzak eta Sorospena 120 Taldeko Gorputz eta Kirol Ekintzak 240
Oinarri Biologikoak eta Egokitzapenak 200 Ezintasunak eta Ekintza Fisikoak 60
Talde Dinamika eta Animazioa 60 Lantokiko Prestakuntza 380
Metodologia Didaktikoa 100
Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza 33
Lan Orientabidea eta Formakuntza 60

Ikusi Oinarrizko Curriculum Diseinua

Informazio gehiago eskatu

Tituluaren ostean hiru aukera dauzkazu:

1. Lanean hastea

Praktika aldiaren ondoren lan egin nahi duenak lanean hasi ohi da praktikak egin dituen enpresan bertan, betiere enpresan jasotako formazioa positiboa izan bada. Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu azkar sartu ohi da lan-merkatuan. Egungo datuen arabera, lan egin nahi duen ikasleen %100ek lanean dihardu.

2. Trebatzen jarraitzea

  • Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
    • Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe eta edozein gradutan.
    • Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio. Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako 2 nota onenei dagozkie.
  • Beste formazio-ziklo batera sartzea:
    • Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako zikloa beste arlo batzuetako zikloekin osatzen da.
  • Kirol modalitate guztietako zikloetara sartzea, kirol teknikari edo kiroleko goi-teknikaria gisako tituluren bat daukaten kiroletan espezializatzeko xedearekin.
  • Euskal Kirol Eskolak eskaintzen dituen aktibitate guztietara zuzenean sartzea, titulu ofizial bat lortzera bideratuta daudenak; gainera, zikloa egin izanagatik baliozkotzeak eta konpentsazioak egongo dira.

Ikusi Hezkuntza Saileko web orria.

3. Lana eta formazioa uztartzea

Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.

Informazio gehiago eskatu

Bideoa

Enpresa laguntzaileak

LPK – praktiketan laguntzen diguten enpresak honako hauek izan ohi dira:

Bakuba Suspergintza Troka Abentura Getxo Kirolak D.U. Training Sport Bizkaia
Energym Ur Nomade N3 Santutxu Urtzi Fitness, S.L Guedan Servicios Deportivos
Maristak Enexia Basauri IMD World Fitness Center Xaker Kirol Zerbitzuak
Sport Studio Emtesport Sestao Kirolak Deosan Kirol Zerbitzuak Metropolitan Spain, S.L

Informazio gehiago eskatu

Endika: Actualmente en el progama FP dual en régimen de alternancia
Terminé bachillerato y decidí ir por el camino del deporte, llevo toda mi vida haciendo deporte y es un camino que no me costó tomar. Decidí ir a HARROBIA porque era el centro más cercano a donde yo vivo. Cuando llegué el primer día nos empezaron a hablar de un proyecto de formación dual llamado HEZIBI, en el cual te compaginaban las horas lectivas con horas laborales y además recibías una remuneración de lo hecho en el trabajo a final de mes. Desde un principio me interesé muchísimo por el hecho de conseguir formarme realmente en un ambiente laboral y de conseguir independencia económica. Estuve todo el año preparándome para eso ya que necesitaba los títulos de socorrista, cosa que no tenía. Tuve la suerte de que METROPOLITAN BEGOÑA decidiese meterse en el proyecto y darme esa formación […]. Tengo 19 años y ya tengo una experiencia de casi un año en un gimnasio de prestigio como es METROPOLITAN y no paro de formarme con titulación complementaria con oportunidades que me dan que no dudo en aprovechar. Solo me queda dar las gracias a los que lo han hecho posible y también a los que no han puesto más que problemas y aun así los he superado para llegar con más ganas aún […].

Adriana: Estudiando el Ciclo de Grado Superior Animación Socio-Cultural y Turística
Durante los estudios de secundaria y de bachillerato, tuve problemas porque me aterraba el no tener claro que era lo que quería estudiar. Una cosa que si tenía clara era que me gustaba el deporte, me empecé a informar y di con este grado y con el Centro Harrobia. Este grado ha superado con creces las expectativas con las que iba y la formación del profesorado y su implicación con los alumnos es inmejorable. Además, me brindaron la oportunidad de ir a Italia a realizar las prácticas con un programa de Erasmus. No dudaría en decir que han sido de los dos años más divertidos y de aquí me llevo buenos recuerdos. Tres meses después de haber acabado el grado una empresa se puso en contacto conmigo y estuve trabajando un año con ellos. También, el haber logrado esta formación me ha facilitado trabajar en campamentos dirigidos al deporte.

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko edozein modalitateren bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana.

B. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak. Aurrematrikula betetako ikasleekin zerrenda bat osatuko da onartutako eskabideekin; ondoren, matrikula egin ahal izango dute ikaslegai horiek. Onartuen zerrendan agertzeko irizpideak honako hauek dira:

  1. Aurrematrikula egitea: ezinbestekoa onartuta izateko.
  2. Espedientearen batez besteko nota: atal honetan aintzat hartuko dira batxilergoko 1. Eta 2. mailan lortutako notaren batez bestekoa.

C. Nola egiten da aurrematrikula: Aurrematrikula zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda hiru aukera adierazi beharko ditu ikaslegaiak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.

D. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa: Nahikoa da NANaren fotokopia bat eta batxilergoko/ DBHko espedientea goi-mailarako eta erdi-mailarako hurrenez hurren.

OHARRA: Behar beharrezkoa da igeri egiten jakitea. Hau egiaztatzeko ikasturte hasieran ikasleak proba bat egin eta gainditu beharko du. Ikusi igeriketako konpromisoa.

Informazio gehiago eskatu

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved