TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Informazio orokorra
  • Ikasketa plana
  • Titulua eta gero
  • Informazio osagarria
  • Matrikulazioa
  • Lanak
Informatika eta ikusentzutezko arloak bateratzen dituen ziklo honek aukera emango dizu animazio eta multimedia adarreko lanpostuetarako gaitasunak eskuratzeko. Etorkizun handiko ikasketak dira, bai lan munduari dagokionez, bai unibertsitatean sartzeari dagokionez. Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:

  • 2D eta 3D animatzailea
  • Bereizgailua
  • 3 D modelatzailea
  • Grafista digitala
  • Eremu birtualen sortzailea
  • 3D efektu berezietako teknikaria
  • Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea
  • Ikus-entzunezko multimedia-aplikazio eta -produktuen garatzailea
  • Ikus-entzunezko multimedia-eduki elkarreragile eta ez-elkarreragileen editorea
  • Multimedia-sistema eta -errealizazioko teknikaria

HARROBIAk daukan balio erantsiak:

  • Bilbo handian ziklo hau euskaraz ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • HEZIBI (ikasten duzun bitartean lan egin)
  • ERASMUS (LPK – Praktikak atzerrian)
  • EGA/HABE ikastaroak
  • Banakako tutoretza eta orientazioa

Bideoa ikusi.

Informazio gehiago eskatu

FAMILIA: Irudia eta Soinua
IRAUPENA: 2000 ordu
ORDUTEGIA: 8:30 – 15:00 (irailetik ekainera)

1. MAILA 2. MAILA
LANBIDE MODULUAK Orduak LANBIDE MODULUAK Orduak
2D eta 3D elementuen animazioa 264 Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena 160
2D eta 3D kolorea, argiztapena eta akaberak 198 Enpresa eta ekimen sortzailea 60
Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea 198 Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioa egitea 140
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak 100
Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa 231 Ingeles teknikoa 40
Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak 100
3D animazioen, jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektua 50
Lantokiko prestakuntza 360

Ikusi Oinarrizko Curriculum Diseinua

Informazio gehiago eskatu

Tituluaren ostean hiru aukera dauzkazu:

1. Lanean hastea

Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan. Egungo datuen arabera, lan egin nahi duen ikasleen %100ek lanean dihardu.

2. Trebatzen jarraitzea

  • Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
    • Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe eta edozein gradutan.
    • Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio. Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako 2 nota onenei dagozkie.
  • Beste formazio-ziklo batera sartzea:
    • Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako zikloa beste arlo batzuetako zikloekin osatzen da.

Ikusi Hezkuntza Saileko web orria.

3. Lana eta formazioa uztartzea

Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.

Informazio gehiago eskatu

Enpresa laguntzaileak

LPK – praktiketan ondorengo enpresen laguntza izatea espero dugu:

JOKOGAINTERACTIVE VALUES AND LIFE STYLES, S.L. LUDO STUDIOS, S.L ANIMATU multimedia
GARIZA PRODUKZIOAK, S.L. D PRACTICE YOUR MUSIC, S.L BASQUE FILM SERVICES IKUSPYME, S.L
NEW MEDIA EUSKADI, S.L UNIKO ESTUDIO CREATIVO, S.L MEDIATAG CROSSMEDIA IKUIKAS.L. Center
IDEILAN DISEÑO, S.L WIMI 5 DEVELOPMENT, S.L. BINARY SOUL S. COOP

Informazio gehiago eskatu

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana.

B. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak. Aurrematrikula betetako ikasleekin zerrenda bat osatuko da onartutako eskabideekin; ondoren, matrikula egin ahal izango dute ikaslegai horiek. Onartuen zerrendan agertzeko irizpideak honako hauek dira:

  1. Aurrematrikula egitea: ezinbestekoa onartuta izateko.
  2. Espedientearen batez besteko nota: atal honetan aintzat hartuko dira batxilergoko 1. eta 2. mailan lortutako notaren batez bestekoa eta lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergotik datozen ikasleak.

C. Nola egiten da aurrematrikula: Aurrematrikula zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda hiru aukera adierazi beharko ditu ikaslegaiak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.

D. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa: Nahikoa da NANaren fotokopia bat eta batxilergoko/ DBHko espedientea goi-mailarako eta erdi-mailarako hurrenez hurren.

Informazio gehiago eskatu

2016-2017 ikasturtea. Lehenengo maila. Laburmetraiak.
2016-2017 ikasturtea. Lehenengo maila. Ikasleen lanen laburpena.
2016-2017 ikasturtea. Lehenengo maila. Erreprodukzio zerrenda.

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved