TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

  • Informazio orokorra
  • Ikasketa plana
  • Titulua eta gero
  • Informazio osagarria
  • Ikasleen iritziak
  • Matrikula
Informatika gogokoa baduzu, MSS erdi mailako informatika zikloa aukera ona da informatika eta teknologia berrietan lan egiteko, baita edozein lanpostutarako baliogarriak diren oinarrizko ezagutza informatikoak eskuratzeko ere. Titulazio ofizial honekin, besteak beste, honako gai hauek ikasiko dituzu:

  • Ekipoak eta periferikoak muntatu, instalatu eta konfiguratu.
  • Postu bakarreko eta sareko sistema eragileak (GNU/LINUX eta Windows inguruneak) instalatu eta ustiatu.
  • Ingurune txikietan sare lokalen zerbitzuak (kableatua, rack-ak, proxy-ak, suebakiak, sarbide puntuak) instalatu eta mantendu.
  • Interneteko zerbitzuak (DNS, direktorio aktiboa, DHCP, terminal server, SSH, FTP, Proxy-cache, IIS, Apache) instalatu eta mantendu.
  • Web-aplikazioak (HTML, web 2.0 tresnak, moodle, google drive, wordpress) instalatu eta konfiguratu.

Ikusi ikaslearen profila.

Egun, gure zentroan:

  • Hasten diren ikasleen %91k titulua lortzen du.
  • Ikasleen okupazio-tasa %100koa da.
  • Azken promozioan ikasleen %70 goi mailako zikloetara igaro da ikasturterik galdu gabe titulua lortu eta gero. Joera goranzkoa da.

+ GAINERA

  • Ziklo honekin edozein goi-mailako ziklo bat egin dezakezu.
  • Bilbo handian ziklo hau euskaraz ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
  • LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
  • EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu
  • Banakako tutoretza eta orientazioa.

Bideoa ikusi.

Informazio gehiago eskatu

FAMILIA: Informatika eta komunikazioak
IRAUPENA: 2000 ordu
ORDUTEGIA: 8:30 – 15:00 (irailetik ekainera)

1. MAILA 2. MAILA
LANBIDE MODULUAK Orduak LANBIDE MODULUAK Orduak
Tresneria Muntatzea eta Mantentzea 231 Sareko Sistema Eragileak 168
Postu Bakarreko Sistema Eragileak 165 Sareko Zerbitzuak 189
Bulegotika-Aplikazioak 231 Web Aplikazioak 105
Sare Lokalak 231 Laneko Prestakuntza eta Orientabidea 105
Informatika-Segurtasuna 99 Enpresa eta Ekimen Sortzailea 63
Ingeles Teknikoa 33 Lantokiko Prestakuntza 380

Ikusi Oinarrizko Curriculum Diseinua

Informazio gehiago eskatu

MSS teknikari titulua eskuratu ondoren, honako bi aukera hauek dauzkazu:

 1. Ikasten jarraitzea

MSS tituluak honako hauek ikasteko aukera ematen dizu:

  • Goi mailako edozein lanbide heziketa ziklora zuzenean sartzeko.
  • Erdi mailako edozein lanbide heziketa ziklora zuzenean sartzeko.

MSS jarraipen gisa, honako goi mailako heziketa ziklo hauek azpimarra daitezke:

  • Web aplikazioen garapena.
  • Plataforma anitzeko aplikazioen garapena.
  • Sare-informatika sistemen administrazioa.
  • 3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak.

Lehenengo hirurak “Informatika eta komunikazioak” lanbide-arlokoak dira, eta azkena, “Irudia eta Soinua” lanbide-arlokoa.

Ikusi Hezkuntza Saileko web orria.

2. Lanean hastea

Ikastolan bi ikasturte egin ondoren eta lantokiko prestakuntzan jasotako formakuntzaren ondoren, prest zaude jada, besteak beste, sistema mikroinformatikoak eta sareak instalatzeko, konfiguratzeko eta mantentzeko.
Praktika aldiaren ondoren lan egin nahi duenak lanean hasi ohi da praktikak egin dituen enpresan bertan, betiere enpresan jasotako formazioa positiboa izan bada. Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustukoa badu eta bi urtetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan merkatuan. Egungo datuen arabera, lan egin nahi duen ikasleen %100ek lanean dihardu.

Horrela, aurki ditzakezun lanbide nagusien artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Informatika-sistemen teknikaria.
  • Ekipo informatikoak instalatzeko eta konpontzeko teknikaria.
  • Urrutiko laguntzaile teknikaria (erabiltzaileen laguntza zentroetan).

Informazio gehiago eskatu

2016-2017 ikasturtea. Lehenengo maila. Erreprodukzio zerrenda.

Enpresa laguntzaileak

LPK – praktiketan laguntzen diguten enpresak honako hauek izan ohi dira:

Versia Tecnocom EHU/UPV (Cidir) PC-BOX Cove Norte
Euromicro Kernet Elurnet Sarintel Mesedetako Andra Mari ikastetxea
Jado ikastetxea Miribilla Eskola Abusu ikastola Eurohelp Bihotz Gaztea ikastola
Begoñazpi ikastola Aresketa ikastola Lauro ikastola Urretxindorra ikastola Gurutzetako Salestarrak

Informazio gehiago eskatu

Lionel x100LIONEL (2006-2008)
DBH-ko ikasketak Ortuellako institutoan egin ondoren, erdi mailako MSS egin zuen Harrobia Lanbide Ikastolan. 2. mailako lantokiko prestakuntza Bilboko “T-Systems” enpresan egin zuen. Bukatzerakoan, enpresan bertan kontratua egin zioten. Badira urteak zikloa bukatu zuenetik eta geroztik ez du informatika arloan lan egiteari utzi.

 

GARAZI (2008-2010)
DBH-ko ikasketak Bilboko Kirikiño Ikastolan egin ondoren, erdi mailako MSS egin zuen Harrobia Lanbide Ikastolan, bukatzean, goi mailako heziketa zikloren bat egiteko helburuarekin. LPK-Praktikak Euskal Herriko Unibertsitateko informatika zerbitzuetan egin ondoren, “Telekomunikazio- eta Informatika-Sistemak” goi mailako heziketa-zikloa egin zuen. Egun, Telekomunikazio ingeniaritza ikasten dabil Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV).

 

 

DAVID (2010-2012)
DBH-ko ikasketak Portugaleteko Asti Leku Ikastolan egin ondoren, erdi mailako MSS egin zuen Harrobia Lanbide Ikastolan. 2. mailako lantokiko prestakuntza “Zylk.net” enpresan egin zuen, eta nahiz eta hasierako egun horiek gogorrak izan, bukatzean, kontratua egin zioten enpresan bertan. Egun, erdi mailako beste lanbide heziketa ziklo bat ikasten dabil eta auto berria erosi du.

 

 

Cristian Vazquez x100CRISTIAN (2012-2014)
Informatikako ikasketak Bilboko Dario De Areitio PCPIan egin ondoren, Harrobia Lanbide Ikastolan MSS informatikako ikasketak egin zituen.
LPK-Praktikak Lauro ikastolan egin zituen. Oraintxe, negozio propioa martxan jartzeko asmoa izan arren, lana topatu du informatika munduan.

 

 

Gorka Intxausti x100GORKA (2014-2016)
Informatikako ikasketak Bilboko Dario de Areitio PCPIan egin ondoren, Harrobia Lanbide ikastolan MSS informatikako ikasketak bukatzen ari da. 2. mailan, eta ikas-ekinezko erregimeneko LH duala programaren baitan, ikasten eta lanean dabil “Cove Norte” enpresan. Datorren urtean, “3D Animazioak, Jokoak eta Multimedia Elkarreragileak” goi mailako zikloa Harrobia Lanbide Ikastolan ikasten jarraitzeko asmoa du, baina lan-munduan murgiltzea ere ez du baztertzen, aukera izanez gero.

A. Bete beharreko baldintzak:

  • DBHko laugarren maila gaindituta izatea
  • Erdi mailako sarbide-proba gaindituta izatea
  • Teknikari tituluren bat izatea; hala nola, LH1 teknikari laguntzailea, BBBko 2. Maila, REM edo baliokiderik

B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:

  • NANaren fotokopia
  • DBHko espedientea

C. Nola egiten da aurrematrikula: Aurrematrikula zentro bakar batean egin behar da. Bertara joanda hiru aukera adierazi beharko ditu ikaslegaiak, bere lehentasunen arabera. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egin beharko du aurrematrikula.

D. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak

  • Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
  • DBHaren espedientearen batez besteko nota.

Informazio gehiago eskatu

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved