TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

Hizkuntzen  trataera  integrala  eta  integratua  Harrobian

2017-2018 ikasturtean, eta ETHAZI metodologia martxan ipini dugula probestuz, Hizkuntza Proiektua martxan ipintzeko parada ezinhobea izan du Harrobia Ikastolak. Hori dela eta, zikloetan lanbide moduluen arteko mugak apurtu eta diziplinen arteko zubiak eraiki ditugu. Hala, ingelesa enparauko lanbide moduluekin uztartzen hasi da zenbait proiektu laburretan, beti euskarari komunikatzeko hizkuntzaren lehentasuna emanez, jakina. Bide horretan, ikasleak […]

Gehiago irakurri
Zibersegurtasun  hitzaldi  batetan  parte  hartu  dute  Harrobiako  informatika  zikloko  ikasleak

Urriaren 5ean (osteguna), Deusto Business Schoolen SPRIk antolatutako ZIBERSEGURTASUNAren inguruko hitzaldian parte hartu genuen ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako zikloko lehenengo mailako ikasleekin. Ordu batetan, Euskaltel, Panda eta AON enpresetako ordezkariek zibererasoetatik nola babestu azaldu zieten bertaratutako enpresei ondorengo zerbitzuak aurkeztuz: Euskaltelek kudeatutako segurtasun integrala; Pandak antibirusa ordezkatzen duen defentsa aurreratua eta AONek ziberarriskuen […]

Gehiago irakurri
Hasi  dira  dagoeneko  DEMAk  Harrobian  emango  dituen  sentsibilizazio  saioak

Urriaren 2an, astelehenarekin, DEMAK urtero eskaintzen duen sentsibilizazio saioei hasiera eman zitzaien. Aurten 5 saio egingo dira, saio bana zikloetan eta beste bat eskaintza partzialean. Saio horietan ekintzailetasunari buruzko sentsibilizazioa emateaz gain, ekintzaile batek bere esperientzia kontatzen du eta, bide batez, Enpresari programaren aurkezpena egiten da. Gogora ekar dezagun iaz Harrobiako Auxi enpresak 7. saria […]

Gehiago irakurri
Tknikak  sustatzen  duen  Ikasenpresako  sentsibilizazio  tailerra  Harrobian  egin  da

Urriaren 2an, astelehena, 3 dinamizatzaile etorri ziren Tknikaren izenean Harrobia Ikastolara, goiz osoan zehar Ikasenpresako dinamikak egitera. Dinamika horiek erakunde horrek sustatzen duen Ikasenpresa egitasmoaren baitan kokatzen dira. Bi saio egon ziren, bata erdaraz eta bestea euskaraz, non ikastetxe ezberdinetako ikasleak elkartu ziren ekintzailetzarako hastapenean murgilduz.

Gehiago irakurri

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved