Urrats Bateko dinamizatzaileak Bilbao Ekintzan bisitari

by | Eka. 13, 2018 | Uncategorized

Urrats Bateko dinamizatzaileak diren Lanbide Heziketako zentroetako ordezkariak Bilbao Ekintzak dituen BIG zentroan eta Matikoko Auzo Factoryn egon dira bisitan ekainaren 8an, beraien artean Harrobiako Ainhoa eta Txabi irakasleak ere. Bisitan BIG zentroaren funtzionamendua eta Auzo Factoryn dauden ingurune digitaleko enpresen haztegiaren funtzionamendua ere ikusgai eta ikasgai izan dira. Bide batez, Bilbao Ekintza eta Lanbide Heziketako zentroen arteko elkarlana sustatzeko borondatea azaldu dute alde biek.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.