Ingurugiroaren Nazioarteko egunean Eskola Jasangarriaren diplomak entregatu dira Madariaga dorretxean

by | Eka. 7, 2018 | Uncategorized

Ekainaren 5ean, asteartearekin, Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Biodibertsitate zentroan 2017-2018 ikasturteari dagokion Eskola Jasangarriaren egiaztagiriak entregatu zituen Urkullu Lehendakariak. Diploma horiek eskoletan egiten den jasangarritasunaren aldeko lana saritu nahi dute, bai eta egiten dena egokiro egiten dela egiaztatu ere. Harrobiak, lehendabiziz, 60 zentrok osatzen duten kolektibo horretan sartzea lortu du. Zorionak ikastolako ikasle, irakasle eta langileei egindako esfortzuagatik!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.