Harrobiak Bilboko Eskolen Arteko Foroan parte hartu du

by | Mai. 7, 2018 | Zikloak

Maiatzaren 3an (osteguna), Harrobiak parte hartu zuen Otxarkoagoko Udaltegian antolatutako Bilboko Eskolen Arteko Foroan. Harrobiako Naiak eta Asierrek Lanbide Heziketako beste zentro batzuetako ikasleekin egindako lanak eta proposamenak partekatu zituzten. Bitartean Harrobiako irakaslea den Nagorek Bilboko Udaleko Zirkulazio eta Garraio saileko Mikel Gonzalezek egindako Hiri Mugikortasun Plan Jasangarriaren aurkezpenean parte hartu zuen. Hamaiketako arduratsuaren ostean ikasleriak talde lan esperientziak komunean jarri zuen eta bukaeran Mugikortasun eta Jasangarritasun saileko zinegotzia den Alfonso Gilek Planak biztanleriaren osasunean izango duen eragin positiboa nabarmendu zuen.

Informazio gehiago irakurri.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.