Bilboko bidegorrien egoera

by | Urt. 15, 2018 | Uncategorized

Harrobia ikastolako ikasleek, ‘Bizikleta Ibilbideetako Gida’ ikastaroko partaideek alegia, Bilboko bidegorrien egoerari buruzko ikerketa partzial bat egin dute, Agenda 21 egitasmoaren baitan egiten den Diagnostiko fasearen barruan.

Ikerketan epe labur eta ertainera mantenu- eta hobekuntza-lanak behar dituzten gabeziak antzeman dira. Lan horiek egin ezean, istripuak gerta lekizkieke txirrindulariei zein oinezkoei. Ikerketak egoera nahasgarriak islatzen ditu eta, laster batean, ikastolak berak txosten bat aurkeztuko du.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.