TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

Euskal Autonomia Erkidegoan 2018an zehar onartuko den kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko LEGEAK honako hau esaten du: nolabaiteko arriskua duten jardueretan Kirol Monitorearen lana betetzeko (uretan, mendian, elurretan, airean eta natura-inguruneko beste gune batzuetan egiten diren jarduerak eta baita animaliekin egiten direnak ere, alegia), kirol arloko titulu akademikoa edukitzeaz gain, ezinbestekoa izango da kirol jardueren inguruko prestakuntza berezia edukitzea.

Beraz, bai lizentziatuek edo graduatuek, bai Lanbide heziketako goi mailako teknikariek ere beren titulazioaren curriculumean kirol jarduera horien gaineko prestakuntza berezirik eduki ezean, eta natura-inguruneko ekintzetan lan egingo badute, prestakuntza berezi hori behar-beharrezkoa izango dute.

HARROBIA Lanbide heziketako ikastolak 2017ko irailetik aurrera Natur Inguruneko Kirol Jardueren Gidaritzaren heziketa-zikloaren moduluak eskainiko ditu eskaintza partzialean. Modulu hauek prestakuntza berezitzat hartzen dira.

2017-2018ko ikasturtean 14:30etatik 17:30etara honako modulu hauek eskainiko ditu:

  • Taldeak zaldiz eramatea (160 ordu)
  • Taldeak bizikletaz eramatea (140 ordu).

Kirol sektorean lan egiten duten pertsonen balio-aniztasuna da enpresek asko baloratzen duten ezaugarria. Prestakuntza berezi honek zure langile-profila hobetzen lagunduko dizu.

Izena emateko epea: uztailaren 7ra arte.

944724366 telefonora deitu edo idazkaritza@harrobia.net helbidera idatzi informazio gehiago nahi izanez gero.

Ez dago iruzkinik

Comments are closed.

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved