TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″

HARROBIA lanbide ikastolak (Bilbo) Goi mailako Marketina eta Publizitatea zikloa eskainiko du. Dagoeneko 2017-18 ikasturterako matrikula egiteko epea irekita dago. Bizkaian ziklo hau euskaraz ikasteko aukera bakarra izango da.

Harrobia Ikastola sendotzen doa aukera berriak eskainiz. Oraingo honetan lan merkatuan bere lekua topatu duen goi mailako heziketa ziklo berri bat eskainiko du: Marketina eta Publizitatea. Bizkaian ziklo hau euskaraz eskaintzen duen ikastetxe bakarra izango da. Ziklo honek komunikazio eta publizitate arloak elkartzen ditu. Gaur egun, enpresetan bereziki beharrezkoak diren gaiak (marketin digitala, sare sozialak, ekitaldien antolamendua, merkataritza ikerketak eta abar) lantzen ditu. Hori guztia dagoeneko zentroan ematen diren Kiroleko, Informatikako edo bideojokoen eremuetan landuko da beren-beregi.

Marketin eta publizitateko lan-soslaia eskatuenen artean agertzen da enplegu beharrei eta euskal enpresen kualifikazioari buruz Confebaskek, Euskadiko Kutxak eta  Lanbidek  egindako txostenetan eta ikerketetan.

Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planak esaten du “kultura digitalaren garai hauetan, ahalegin bereziak bideratu behar dira sareko eduki eta aplikazioetara, ahalik eta esparru gehienetako eskaintza euskaraz izan dadin”. Horixe bera da, hain zuzen ere, Harrobia Ikastolak erdietsi nahi duen xedea Marketin eta Publizitateko goi mailako zikloa geure zentroan euskaraz eskainiz.

HARROBIA Lanbide Heziketako zentroaren eginkizuna gizarteari taxuzko langileak eskaintzea da; bidenabar, pertsona horiei laneratzeko aukerak eman eta lan-bizitzan zehar hazten lagundu nahi die. Xede hori proiektu kooperatibo batean oinarritzen da, hizkuntzaren normalizazioarekin erabateko konpromisoa duena eta ingurune sozialarekin eta enpresa-ehunarekin erabateko ardura duena.

Informazioa eta orientazioa jasotzeko 944724366 telefonora deitu.

Ez dago iruzkinik

Comments are closed.

copyright © 2017 by Harrobia Ikastola. All rights reserved