Ibilaldiko aurkezpenean giro ederra!

by | Aza. 17, 2014 | Uncategorized

Ibilaldiko aurkezpenean giro ederra!Azaroak 16an (igandea), Bilboko Harrobia plazan egin genuen 2015eko maiatzak 31an Bilbon ospatuko den Ibilaldiaren aurkezpen ekitaldia.

Euriak errespetatu zigunez, antolatutako ekintza guztiak burutzeko aukera izan genuen: txalaparta eta adarra, umeen euskal dantzak, kalejira auzoko kaleetatik Bitxo do Sambari jarraituz eta zumbing saioa. Kamiseten postua ere jarri zen eta 35 inguru saldu ziren!

Kalejiratik gose bueltatu ginen eta txorizoa, gazta eta bestelako pintxoak berehala desagertu ziren. Zumbing saioa egiten zen bitartean txosna gainezka zegoen eta Boga garagardo ere bukatu egin zen.

Beraz, ZORIONAK kultur batzordeko kideei eta bertan parte zenuten guztiei!

Ibilaldiko web orrian argazki bilduma eta agenda kontsultatu dezakezue.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.