Harrobiak antolatuko duen 2015eko Ibilaldiaren Logoa eta Leloa.

by | Eka. 27, 2014 | Uncategorized

 

IBILALDIAREN LOGOA

Ekainaren 27an, Euskararen Etxean Harrobiak 2015ean antolatu behar duen Ibilaldiaren aurkezpena izan da. Bertan, logoa eta leloa aurkertu egin dira.

LELOA, HARRO IBILI” dugu eta lelo honekin euskal gizarteari, enpresei eta gure ikasle ohiei, gure gaur eguneko ikasleei eta gure etorkizuneko ikasleei zera esan nahi diegu: 

  • HARRO IBILI, kalitatezko lanbide heziketa batean eta euskaraz ikasi / ikasiko dutelako eta beraien itxaropenak bete / beteko dituztelako.
  • HARRO IBILI, euskara lanpostura eramateko gai izan direlako eta izango direlako. Langile euskaldunen HARROBIA sustatu nahi dugulako.  
  • HARRO IBILI, Euskal herriko enpresek beren beharrei erantzuten dien lanbide-heziketa dutelako Euskal herrian, Bizkaian eta HARROBIAN.
  • HARRO IBILI, oraindik asko hobetu beharrean delako baina IBILIZ egiteko indarra dagoelako.

Laburbilduz,INDAR HANDIA duten bi hitz direlako. Euskal herriko lanbide Heziketaz HARRO gaudelako eta gizartean ematen diren aldaketetara egokitzeko IBILIZ egin beharko dugulako.

Gure LOGOAk, hainbat adiera ere baditu:

  • Ikastolaren eraikina IBILIZ agertzen da, ikastoletako proiektua eta lanbide heziketako proiektua bereziki mugimenduan dagoelako. Euskal herriko lanbide heziketa bezala, martxan, hobetzen eta aurrera begira dago.  
  • IKASTOLAREN ETA ERAIKINAREN ZERBITZUAK kutxez adierazita daude: Kutxa hauek lanbide heziketak dituen proiektu eta erronka guztiak. Besteak beste, prestakuntza-zikloak, orientabide-zerbitzuak, prestakuntza-ekintzak, ekintzailetza-jarduerak, Bizkaiko enpresekiko harremanak, Administrazio publikoarekiko lankidetza-jarduerak, etengabeko hobekuntza sistemak eta abar. 
  • ALDAKETA adierazten dugu kutxen mugimenduen bidez. Gizartearen gorabeherei eta aldaketa estrukturalei eta metodologikoei egokitzera behartuta dagoen proiektua delako HARROBIA. 
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.