Ongi etorri beroa ikasturte berriari

by | Ira. 19, 2013 | Uncategorized

Irailaren 13an, urtero egin ohi dugun bezalaxe, Harrobiako ikasle eta irakasleok Sopelako hondartzara joan ginen goiz pasan. Ilun eta euritsu hasi zuen eguna, geure animoak bezala, baina eguzkiak goia jo orduko denok ginen bainatzeko gogoz.

1314Hondartza

Hasierako talde dinamikaren ondoren jolasei ekin genien, gero talde-kirolei eta, bukatzeko merezitako bainua hartu zuen nahi izan zuenak. Nagiak atera eta gero, orain lanari ekiteko aitzakiarik ez dago!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.