“SW librea euskaraz 2.0” Bihotz Gaztea ikastolan

by | Ots. 8, 2013 | Uncategorized, Uncategorized

"Software librea euskaraz 2.0" Bihotz gaztea DBH4

Otsailak 7an SW librearen inguruko hitzaldia errepikatu du Harrobiako irakaslea den Joseba Bilbaok. Oraingo honetan Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolan egin du aurkezpena DBH 4. mailan ikasten ari diren 40 bat ikasleren aurrean.

Harrobiatik jardunaldian banatutako DVDa erabiltzera gonbidatzen zaituztegu zuei ere euskarazko software librea aurrera egin dezan. Bide batez, ekainak 22ko tabletaren zozketan suertea opa dizuegu. Eskerrik asko zuen parte-hartzea, bereiziki  ikasmateriala sortzen lagundu duen Imanol Muiños ikasleari.

Ekintza honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere jaso du.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.