TF: 944724366 - 688897415

Harrobi Plaza, 4 (sarrera Kontzezio kaletik) - 48003 Bilbao (Bizkaia)

GPS: 43° 15′ 17.6688″ -2° 55′ 30.7806″


Goiz ederra igaro genuen Harrobiako ikasle eta irakasleok irailaren 14ko goizean Sopelako hondartzan.
Argazki albuma

Kiroleko heziketa zikloko bigarren mailako ikasleek antolatu zituzten jokoak; lehenengo talde osoa bueltaka eta batek zenbaki bat esatean multzotan elkartu behar genuen. Ondoren, taldeka, beste proba bat, argazkietan ikusiko duzue zertan zetzan, horrela argazkiak ikustera behartuko zaituztegu eta. Azkenez, futbola, frisbeea, zelai errea. Hala ere, zapitxoan hustu zituzten barruak ikasleek , Xabiren gidaritzapean (idei maltzurren maisua) han ibili baitziren elkarren gainean jausika, bata besteari tiraka, estropezuka…
Dena dela, onenetan onena bainua izan zen; gainera, ikastolako ikasle ohia den Jambri izan genuen sorosle. Datorren urtean baietz errepikatu!

Ez dago iruzkinik

Comments are closed.

copyright © 2014 by Harrobia Ikastola. All rights reserved